'El frontón: el ágora de los pueblos navarros' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izanen dituzte ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 16a, 11:00

Nafarroako Herrien arteko Pilota Txapelketari buruzko dokumentala da 'El frontón: el ágora de los pueblos navarros', eta Beran ikusgai egonen da ortziralean 19:00etan Kultur Etxean.

Frontoiko jokoak Nafarroako gizartean duen nortasunaren garrantzia nabarmentzen du dokumentalak. Nafarroako hainbat herritako 20 pertsonaren testigantzak jasotzen ditu, eta horietako bortz dira Bortzirietakoak.

2021ean, txapelketa horretan parte hartzen duten herritarrekin egin zuten dokumentala, eta bertan jaso zituzten herritarren bizipenak; nola egiten den txapelketa, zer suposatzen duen herriarentzat, eta parte-hartzaileentzat, haren esanahi soziokulturala....

Beran, dokumentalaren emanaldiaz gain, solasaldia ere izango dute Aitor Ortizekin.  Ortizek frontoiko pilota-jokoaren jatorria, esku pilotak ohituratik esparru profesionalera egindako jauzia, eta pilotaren identitatea eta ondare inmateriala landuko ditu solasaldian. Ondotik, mahai ingurua izango da bertaratzen diren herritarrekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun