Maite Franko ipuin kontalaria izanen da martxoaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 14a, 16:00

Maite Franko ipuin kontalaria izanen da astearte arratsaldean Lesakako liburutegian.

Adela Turinen ipuinekin osatutako saioa eskainiko du Maite Franko ipuin kontalariak Lesakako liburutegian martxoaren 15ean. Asteartean 17:30ean hasiko da 3-5 urteko haurrei zuzendutako kontakizuna eta neska-mutikoek heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Adela Turinen Arrosa eta leuna liburuko ipuinekin osatutako saioa izanen da, eta berdintasun eza abiapuntu duten haren album ezagunak osatzen dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun