Soraluzeko Ander De Luis eta Zarauzko Nerea Amilibia nagusitu dira Lesakako III. Mendi Lasterketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 14a, 11:00

156 kirolarik bukatu zuten 14 kilometroko proba eta taldeka Manttale izan da irabazle

156 kirolarik bukatu zuten igande goizean Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako III. Mendi lasterketa. Soraluzeko Ander De Luis izan zen bizkorrena (1.12.42). Bigarren postua Gure Txokoako Ibon Erdozain beratarrak eskuratu zuen (1.13.59) eta hirugarrena, lehenbiziko edizioan garaile izan zen Joxe Amunarriz hondarribiarrak (1.15.32). Emakumezkoen artean, Nerea Amilibia zarauztarra izan zen bizkorrena (1.35,27), Manttaleko Ane Elzaurdia beratarra bigarren (1.36.02) eta Beti Gazteko Ana Reina lesakarra hirugarren (1.37.37).

Eskualdeko kirolariei dagokienez, gizonezkoen artean, seigarren izan zen Manttaleko Asier Apezetxea aranztarra (1.17.34), zortzigarren Anizko Unai Iantzi (1.17.53) eta hamargarren Beti Gazteko Aimar Otxoteko lesakarra (1.19.02).

Hain zuzen, Aimar Otxoteko izan zen bizkorrena 23 urtez beheitiko kategorian eta bigarren, Beti Gazteko Mattin Lekuona (1.23.40).

Emakumezkoetan, bosgarren izan zen Beti Gazteko Mayi Arriola lesakarra  (1.46.12), zortzigarren (eta lehenbizikoa 23 urtez beheitiko kategorian) Manttaleko Ainhoa Etxegarai beratarra (1.51.03) eta hamabigarren Maria Yanci igantziarra (1.57.10).

Taldeka Manttale nagusitu zen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!