Berako Kenpo Kai eskolako Izar eta Alaitz Iriartek munduko txapelketan parte hartuko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 11a, 17:30

Izar Iriarte eta Alaitz Iriarte.

2022ko Munduko Kenpo Kai Txapelketa Japonen eginen da abuztuan

Berako Kenpo Kai eskola 20 urtez aritu da arte martzialak erakusten herritarrei arrakasta handiarekin, eta aurten bi Kenshi (Kenpo Kai egiten dutenak) aukeratu dituzte abuztuan Munduko Kenpo Kai Txapelketan parte hartzeko, Japoniako Hamamatsu hirian. Alaitz Iriarte eta Izar Iriarte 10 urtez aritu dira Kenpo Kai ikasten eta diziplina honetako gerriko beltzaren 1. dan-a daukate, hau da, maila goreneko lehenbiziko pausoa.

Maiatzean bi gazteak Nafarroako Txapelketan eta kluben arteko torneoan lehiatuko dira. Bitartean, Shihan Vidalen gidaritzapean entrenatzen ari dira, munduko txapelketarako ahal bezain ongi prestatzeko. Berako eskolak adierazi duenez, «hagitz ilusionatuak gaude bi ikasleengatik eta Berako herriari eskaini diezaioketen trofeoren bat ekartzea espero dugu». Zorionak bikote!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun