Berako bestak antolatzeko bilera irekia eginen dute astelehenean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 11a, 19:00

Bi urtez egin gabe egon ondotik, aurten berriz ere Berako bestak egiteko asmotan Berako Udalak. Hori dela eta, eta 2022ko bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestak antolatzeko bilera irekia deitu dute astelehenerako. Bilera Beralandetan izanen da, 18:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun