Bi kategoriatan banatuko dute txapelketa. Alde batetik, 12 urtera artekoak ariko dira eta apuntatzen direnen arabera antolatuko dituzte bikoteak. Eta bertzetik, helduak ariko dira. Izena emateko 677 77 26 16 telefonora deitu behar da.
Txapelketa martxoaren 19an hasi eta bukatuko da, 16:00etatik aitzinera. Ondotik berendua eta sari banaketa eginen dute Ekaitza Elkartean.