Gazte Trail lehiaketa eginen dute Beran apirilaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 11a, 18:00

Gazte Trail lasterketako parte hartzaileak Ibardingo helmugan.

Berako XV. Mendi Maratoi Erdiarekin batera, aurten borzgarrenez Gazte Trail lasterketa eginen dute Beran apirilaren 10ean. 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoek hartzen ahalko dute parte. 

 Lasterketa 10:00etan abiatuko da Ricardo Baroja eskola paretik, eta parte hartzaileek 400 metro inguruko desnibel positiboa duen 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Martxoaren 14an, astelehena, irekiko dute izen ematea 15:00etan esteka honetan. 

Mendi maratoi erdiko ibilbidea ezagutzeko aukera

Horrekin batera, Mantale Mendi Lasterketa Taldeak martxoaren 20rako, igandea, maratoi erdiko ibilbidea ezagutzeko hitzordua zehaztu du. 09:00etan egin dute zita Ricardo Baroja eskola parean. Korrikalari bakoitzak bere jatekoa eta edatekoa eraman beharko ditu ibilbidea osatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun