M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Borroka feministaren aldeko aldarria egin dute Lesakan martxoaren 8an

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 12:30

Eskualdeko bertze herri aunitzetan bezala, atzo Lesakako emakumeek ere karrikak hartu zituzten. Xulufrinak Sare Feministak deituta, 18:30ean egina zuten hitzordua plazan. Bertan, txokolate eta bizkotxoaren bueltan belaunaldi ezberdinen arteko esperientziak partekatzeko parada izan zuten. Ondotik, musika izan zuten eta bukatzeko 20:00etan kontzentrazioa egin zuten Lesaka loratuz, gora borroka feminista lelopean.

Atzokoaren ondotik, martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzek segida izanen dute asteburuan. Martxoaren 11n, ortziralean 19:30ean Koxkillatik abiatuta bertso-poteoa eginen dute eta 21:00etan emakume* afaria Kasinon. Txartelak martxoaren 8ra arte okindegian eskura daitezke. Prezioa 25 euro, langabetu/ikasleek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun