Goldatz Berako Talde Feministak deituta, atzo arratsaldean ekitaldia egin zuten Merkatu plazan. Lehenengo Gure Txokoa Dantza Taldeko haurrek Erre zenituzten kanta dantzatu zuten, eta ondotik kalejira egin zuten bertaratutakoekin. Ondotik, aurtengo martxoaren 8ko manifestua irakurri zuten, eta «zaintzarik gabe bizitzarik ez dagoela aldarrikatu zuten». Bukatzeko, bertaratutako emakume guztiek argazkia atera zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.