Doluari buruzko hitzaldia eginen dute ortziralean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 18:00

Heriotzaz solas egiteak bizitzara hurbiltzen gaitu izenburupean doluari buruz solasaldia antolatu du Arantzako Guraso Elkarteak. Ane Izagirre eta Patxi Izagirre psikologoak izanen dira hizlariak.

Hitzaldia ortziralean, martxoaren 11n, 16:00etan eskolako gimnasioan izanen da, eta parte hartzeko ez da aitzinetik izena eman behar. Eskolako gurasoentzat debalde izanen da eta gainerakoek bortz euro ordaindu beharko dituzte.

Hitzaldiaren ondotik, Marina Pintosekin meditazioa egiteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun