Malerreka Motorsport eskuderiak eta Etxalarko «gaztik» taldeak antolatuta, aurten ere Etxalarko Usategietara igoera eginen dute. Hamabigarren edizioa beteko du motor proba honek. Martxoaren 26an, larunbatean 13:30ean moztuko dute errepidea eta 14:30ean hasiko da lehenengo txanda. XII. Usategietako igoerari bukaera ilunabarrean emanen zaio, herriko plazan saridunei sariak emanez.
Martxoaren 7tik aitzinera eman daiteke izena fotomotor.es helbidean. Pasa den urtean 46 parte-hartzaile izan ziren eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek. Era berean, ezinbertzekoak diren laguntzaile guztiei eskerrak ematen dizkiete.