Joskintza tailerra
Bertze aldetik, joskintza tailerra ere antolatu du Beti Gaztek. Martxoaren 23tik apirilaren 13ra emanen dute, asteazkenetan 18:30etik 20:30era Beti Gazteren egoitzan. Kurtso osoaren prezioa 5 eurokoa izanen da Beti Gazteko bazkideentzat eta 10 eurokoa bazkide ez direnentzat. Apuntatzeko azken eguna martxoaren 18ª izanen da, 617 21 24 49 whatsapp zenbakian (Amaia).
Meditazio tailerra
Azkenik, meditazio tailerra ere antolatu du Beti Gaztek. Martxoaren 22tik apirilaren 12ra emanen dute, lau asteartez jarraian, 19:00etatik 20:30era, elkartearen egoitzan. Irakasle tituluduna izanen da, adin eta maila guztietara egokitua. Estera edota kuxina eraman beharko da eta, hotza egiten duenez, arropa nahikoa eramatea gomendatzen dute. Beti Gazteko bazkideek dohainik izanen dute tailerra eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dute. Apuntatzeko azken eguna martxoaren 17a izanen da, 617 21 24 49 whatsapp zenbakian (Amaia) edo 603 30 20 75 zenbakian (Irina).