Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Berako Burga auzoan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 7a, 16:00

Juan Ignacio Oiartzabal beratarraren ekimenez, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu dute Burga auzoan. Joan den larunbatean landatu zuten, eta hitzorduaren harira, hainbat auzotar eta Aitor Elexpuru Berako alkatea bildu ziren. Txistu doinu eta kanta artean egin zuten landaketa, eta ondotik, hamaiketakoa egin zuten. Urtero, inauterien ondoko larunbatean kimua landatu duten tokian biltzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun