M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Emakumearen Eguneko ekitaldiak antolatu ditu Xulufrinak Lesakako Sare Feministak

Zenbait ekitalde antolatu ditu Xulufrinak Lesakako Sare Feministak egunotarako.

Martxoaren 8an merienda eta elkarretaratzea izanen dute eta hilaren 11n bertso-poteoa eta afaria

Lesakan ere zenbait ekitaldi antolatu du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Martxoaren 8an, asteartean 18:00etan berendua izanen dute, txokolatea eta dinamika jokuak, 19:30ean musika eta 20:00etan elkarretaratzea Lesaka loratuz, gora borroka feminista lelopean.

Martxoaren 11n, ortziralean 19:30ean Koxkillatik abiatuta bertso-poteoa eginen dute eta 21:00etan emakume* afaria Kasinon. Txartelak martxoaren 8ra arte okindegian eskura daitezke. Prezioa 25 euro, langabetu/ikasleek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun