Ukrainara bidaltzeko material bilketa eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 3a, 20:00

Oinatz, Aranen eta Agerrako estankoan bilduko dute materiala

Euskadi eta Ukraina arteko Garapen Soziokulturaleko elkarteak material bilketa abiatu du Euskal Herriko hainbat puntutan Ukrainara laguntza bidali ahal izateko. Gure eskualdean Beran izanen da bilketa, eta hainbat motatako materiala bilduko dute:

  • Lehen sorospeneko materiala: Botikinak, bendak, gaza eta mantal kirurgikoak, behin erabiltzeko pixoihal esterilak, maskara kirurgikoak…
  • Higiene pertsonaleko materiala: Garbiketako kit-ak, xaboia eta detergentea, bizar-xaflak, hortzetako pasta eta eskuilak, konpresak, ahozapiak…
  • Hondatzen ez diren janariak: Banabarrak, atuna, barra energetikoak, fruitu lehorrak, esnerik gabeko txokolatea, gailetak, tea, kafea… kristalezko ontzirik gabe.
  • Hotzari aurre egiteko/ janaria prestatzeko: Lo-zakuak, mantak, esterak, berogailuak, termoak, labe ttikiak, zirak, metalezko mahai-tresneria, metxeroak, mistoak, elektrizitate sorgailuak, luzagarri elektrikoak, kandelak, linternak, pilak… Arropa ematekotan jantzi eta galtzerdi termikoak, belaunetakoak edo belaunetakoak dituzten galtzak izan beharko dute.
  • Komunikaziorako eta babeserako gailuak: GSM irratiak, walkie talkie-ak (Motorola DP4400, DP4800, Hytera) eta Kevlar kaskoak.

Materiala Oinatz, Aranen eta Agerrako estankoan bilduko dute. Elkartearekin harremanetan jartzeko eskuragarri paratu dituzte hurrengo telefono zenbakiak: 642 772 760, 636 079 690 eta 650 097 133, baita ucraniaeuskadi@gmail.com helbidea. Dirua eman nahi dutenek donazioak egin dezakete ES16 2095 5001 0091 1443 7029 kontu zenbakira, kontzeptuan DONACIÓN idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun