'Vicky bikingoa' proiektatuko dute Harriondoan igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 4a, 09:00

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute martxoaren 6an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Vicky bikingoa emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun