'Maringurua. Emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan' aurkeztuko dute bihar Arranon

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 3a, 11:00

Eneritz Artetxe antzerkigileak gidatuko du saioa.

Eneritz Artetxek gidatua, Bertso eskolako eta Mairu antzerki taldeko kideek parte hartuko dute solasaldi-performancean

Abenduan egitekoa bazen ere, euriteen eraginez bertan behera gelditu zen eta azkenean bihar, martxoaren 4an, egien dute Maringurua, Arranon 19:00etan. Karanbola hirukoitza: Emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan liburua aurkeztuko du Eneritz Artetxe Aranazek, eta Bortzirietako bertso eskolako eta Mairu antzerki taldeko kideen laguntzarekin, azalpenak eta performanceak tartekatuko dituzte.

Liburuaren edukiak hiru ataletan egituratuko dituzte eta atal bakoitzaren ondotik ikusle parte-hartzaileei luzatuko zaie hitza. Maringuruaren helburu nagusia emakume antzerkilarien eta sortzaileen bizipenak eta ideiak partekatzea da, gaiaren inguruan zuzeneko hausnarketa kolektiboa egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun