Lesakako Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa martxoaren 13an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 11a, 09:00

2019ko lehen edizioan bezala, plazan izanen du irteera eta helmuga Lesakako mendi lasterketak.

Igandean 10:00etan abiatuko da plazatik 14 kilometroko lasterketa

Joan den urtean ez zen egiterik izan, baina aurten, Beti Gazte elkarteko Beti Gazte Laxterka taldeak antolatutako Lesakako Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa martxoaren 13an eginen dute. Igandean 10:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia plazatik eta Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo beharko dituzte berriz ere plazan helmugaratu baino lehen.

Izen-ematea martxoaren 8ra arte

16 urtetik goitiko korrikalariek parte hartuko dute, aurten ez baita Gazte Trail lasterketarik eginen. Izena emateko epea martxoaren 8an bukatu zen.

Izena eman dutenek dortsalak lasterketa bezperako larunbatean hartzeko modua izanen dute, 16:30etik 19:30era eta probaren egunean 08:00etatik 09:30era, Lesakako udaletxeko arkupetan. Sei hornidura-gune izanen dira ibilbidean, helmugakoa barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun