Xabierrera irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak martxoaren 12rako

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 19:00
Xabierrera irteera martxoaren 12rako antolatu du Beti Gaztek.

Lesakatik Xabierrera irteera antolatu du Beti Gazte elkarteak martxoaren 12rako. Autobusaren irteera ordua 05:45ean izanen da Fonda Mariatik. Beti Gazteko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 25 euro.

Martxoaren 8a baino lehen eman behar da izena, 666 38 29 37 telefonora deituz (Modesto). Irteera bertan behera utz daiteke partehartzaile guttiegi izatekotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun