Bortzirietako Guztiok taldeko kideak 'Biba zuek!' saioan izan dira

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 10:30

Duela aste batzuk Bizipoza elkartearen Mundu berri bat guztiontzat ekimenaren barrenean, Bortzirietako Guztiok elkarteak Guztiontzat abestia kaleratu zuen, eta horren aitzakian atzo ETB1 kateko Biba zuek! saioan izan ziren elkarteko kideak. Nagorre Arretxeak elkarteko kide den bere seme Enaitz Iparragirreren inguruko bizipenak kontatu zituen, eta elkarteak egiten duen lanaren berri eman zuen. 

Horrekin batera, abestiaren letra idatzi duen Sustraio Colina bertsolaria, eta abestia interpretatu duen Estitxu Pinatxo abeslaria ere izan ziren saioan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun