Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Plaza Zaharra inguruan larunbat goizean, 10:00etatik 14:30era. Oraingoan, berrikuntza ere izanen da, Hurih bikoteak kontzertua emanen baitu 12:30ean Beheko Plazan.
Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta segurtasun neurriak hartuta, bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da. Goiburua dioen bezala, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».