'Kontu kantari' haurrentzako ikuskizuna Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 16:00

La enana naranja konpainiak 'Kontu kantari' haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Beran larunbatean. 17:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak aitzinetik salgai daude lau euroan Agara prentsan. 

Sinopia: 

Kontu kantari ikuskizunak oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggae-a, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta ttikiek ikasi ditzaten.

Eta, horrela, arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun