Teruelera hiru eguneko bidaia antolatu du Lesakako Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 24a, 17:00
MatarraƱa ezagutzeko aukera emanen du Beti Gaztek apirilaren 19tik 21era antolatu duen bidaian.

Martxoaren 7an bukatuko da izena emateko epea eta apirilaren 19tik 21era eginen dute irteera

Apirilaren 19tik 21era Teruelera hiru eguneko bidaia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Hiru egun horietan Matarraña, Valderrobre, Calaceite, Beceite, Cretas eta bertze zenbait leku interesgarri bisitatuko dituzte. Apuntatzeko azken eguna martxoaren 7a izanen da, 610 89 38 04 telefonora deituz (Marisol).

Prezioei dagokienez, banakako gela hartuko duten bazkideek 225 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 250 euro. Binakako gelan 200 euro ordaindu beharko dute bazkideek eta 225 euro bazkide ez direnek. Prezioaren barrenean daude garraioa, gosariak, bazkariak eta afariak eta bi arrats hostalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun