Plaza horiek sortu zirenetik urtebete pasata, eta erabiltzaileekin mintzatu ondotik, hainbat aldaketa egin ditu udalak plaza horien erabilpenari dagokionez. Hemendik aitzinera, ordu erdi beharrean ordubeteko denbora tartea izanen da aparkatzeko eta, gainera, plaza horien ordutegia ere denden ordutegira moldatu dute: astelehenetik ortziralera 09:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan eta jai ez diren larunbatetan 09:00etatik 13:00etara. Gainerako ordutegian libre izanen da plaza horietan aparkatzea.
Plaza horiek edozeinek erabili ditzake, baina, ordubeteko denbora mugarekin, eta erabiltzeko aski da inguruko komertzio batean ordu-diskoa eskatu, aparkatutako ordua zehaztu, eta hori haizetakoan ikusgarri paratzea.
Marra berdeak dituzten aparkalekuen kasuan ez da erabiltzeko baldintzarik aldatu, baina, derrigorrezkoa izanen da 2022-2023ko txartela izatea. Txartel hori ez dutenen kasuan, isuna jaso dezakete plaza berdeetako batean aparkatuz gero. Txartel berria udal bulegoetan lortu daiteke.