Umore ederrean ospatu dituzte inauteriak Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 21a, 16:00

Haurrek, gazteek eta helduek ederki ospatu dituzte inauteriak Igantzin. Ortziralean eta larunbatean mozorroak etxez etxe ibili ziren eta eskean ibili ez zirenek ere aprobetxatu zituzten inauteriak. Guraso elkarteak antolatuta, ortziralean haurrentzako jokoak eta musika izan ziren eta larunbatean herri bazkaria eta Oihan Vegarekin disko besta.

Ortzegun honetan, berriz, ortzegun gizen eguna ospatuko dute. Eskolako ikasleak, mairuz jauntzita, etxez etxe ibiliko dira. 09:00etan atera eta taldeka banatuta, auzoz auzo eginen dute bidea. Arratsaldean guraso elkarteak merienda emanen die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun