Bertako gaztaina berreskuratzeko proiektuaren barrenean, bertze bi saio egin zituzten asteburuan Arantzan. Alde batetik, ortziralean, gerora txertatuko dituzten patroien landaketak egin zituzten eskolako 45 ikaslek Argatsoron. Aurten patroiak landatuta, heldu den urtean bertako barietateetatik ateratako mentuak txertatuko dituzte. Bertan izan zen gaian aditua Efren Martin eta hainbat azalpen eman zizkien bildutakoei.
Larunbateko saioan, berriz, 15 bat lagun elkartu ziren. Goizean, mendian landaketak egin eta gaztaina zaharren mantentze-lanen inguruko tailerra egin zuten Efren Martinen gidaritzapean eta arratsaldean, gaztaina landaketa baten inguruko alderdi teorikoa landu zuten.