Iruñerriko AEKko ikasleak eskualdera etorri dira asteburu-pasa. Elizondon, Arantzan eta Lesakan hartu dute ostatu. Egonaldia Lesakan egiten ari direnek, Xorroxin Irratiko Lesakako estudioa bisitatzeko tarte bat hartu dute gaur goiz-eguerdian. Irratia ezagutzeaz gain, mikrofono aitzinean jarri eta irratsaio ttiki bat eskaintzera ere ausartu dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.