Beti Gazte elkarteak otsailaren 19an eginen du batzar orokorra Harriondoan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 18a, 12:30

Harriondoa kultur etxean eginen du urteko batzarra Beti Gaztek.

Larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean Harriondoa kultur etxean

Lesakako Beti Gazte elkarteak otsailaren 19an, larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean eginen du urteko batzar nagusia Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Covid-19a dela eta, une oro errespetatu beharko dira eskatutako neurriak (musukoa, segurtasun distantzia, gel hidroalkoholikoa…).

Gai-ordenari dagokionez, joan den urteko martxoaren 6ko ohiko batzarreko eta uztailaren 29ko aparteko batzarretako aktak irakurriz eta, bidezko bada, onartuz hasiko dute bilera. Ondotik, joan den urteko ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dituzte; gero, 2022rako aurreikusitako ekitaldiak eta aurrekontua landuko dute, kuotak eguneratzea, informazioa eta bertze gaiak, eskari-galderen txandarekin bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun