Beran Sastrako errekako pasabidea konpondu dute auzolanean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 18a, 17:00

Duela hilabete gutxi pareta, eta orain Sastrako errekako pasabidea konpondu du Berako jubilatu talde batek auzolanean. Udalak materiala utzi, eta beraiek arduratu dira lanak egiteaz. Aitzinetik Konpaineko zubian, San Miguel zubian, eta bertzelako hainbat lekutan ibili dira garbiketa eta konponketa lanak egiten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun