‘Grufaloa’ filma eskainiko dute otsailaren 20an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 18a, 10:30
'Grufaloa' filma eskainiko dute igande arratsaldean Harriondoan.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute igandean 17:00etan Harriondoan

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute otsailaren 20an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Grufaloa emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun