Ia 5 orduko itzulia egin zuten asteartean, otsailaren 15ean, Arkupeak elkarteko 46 mendizalek. Bera eta Lesakan barrena ibili ziren; Zalain, harrobia, Berio, Nabaz, Erramuegiko erreka, Alkaiaga eta Zalainera buelta. Lehenengo orduetan «langar pixka baten konpainia» izan bazuten ere, «eguzkiaren epeltasuna eskertu zuten goiz erditik aitzinera». Zalain jatetxeko bazkari goxoa dastatzeko aukera ere ez zuten galdu. Hurrengo irteera Hondarribira eginen dute, heldu den martxoan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.