Urtarrilaren 29an ospatu zen Harriondoa Kultur etxean Nafarroako VIII. Trikitixa Jaialdia eta bertan izan ziren Oihan Arizala eta Goiari taldea; Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba; Maider Martineau, Arnaud Bibonne eta Jokin Irungaray; Leire, Amaia eta Gari; eta Aritz Alustiza, Leire Etxezarreta eta Maitane Arteaga, Amaia Eneterreaga aurkezle lesakarraren gidaritzapean.
Hasiera batean otsailaren 26an emititzekoa bazen ere, azkenean aste honetako Oholtzan saioan emanen dute. Otsailaren 19an 22:00etan ETB1en ikusten ahalko da emankizuna.