Aroztegiko proiektuaren kontrako bazkaria eginen dute otsailaren 26an Beran

Bazkaria eta kontzertua izanen da heldu den asteburuan Beran

Berako Kataku herri ostatuak Aroztak ekimenarekin bat eginen du otsailaren 26an. Elkartasun bazkaria antolatu dute 14:00etan, eta zazpi euro ordaindu beharko dira. Izena emateko azken eguna otsailaren 23a izanen da, eta horretarako katakumail@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Baina bazkaria ez da eguneko jarduera bakarra izanen, izan ere, Inoren ero ni taldeak kontzertua emanen du Katakun 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun