Bortzirietako kontsultategiek 2022an izanen duten jaiegunen egutegia jakinarazi dute

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 16a

Ohiko jai egunetan bezala larrialdiak Lesakako Osasun Zentroan artatuko dituzte.

Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendaritzak aurtengo jaiegunak zein izanen diren zehaztu du. Egun horietan bortz herrietako kontsultategiak itxita egonen dira:

  • Otsailaren 28a, inaute astelehena
  • Uztailaren 7an eta 8an
  • Abuztuaren 3an

Kontsultategiak itxita dauden egunetan, gainontzeko jaiegunetan bezala, larrialdiak Lesakako Osasun Zentroan artatuko dituzte aitzinetik 112 telefono zenbakira deituta

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun