Ernaik antolatuta bertso afaria izanen da ortziralean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 16a, 13:00
Josu Sanjurjo eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan.

Aurtengo udaberrirako 'BostEHun eta zutik!' ekimena antolatu du Ernai gazte erakundeak, eta ekimen hori aurkezteko hainbat ekintza antolatu dituzte batean eta bertzean. Ortziralean Lesakako Arranon aurkeztuko dute ekimena, eta horrekin batera bertso afaria ere antolatu dute. Josu Sanjurjo eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan 21:00ean hasita. Sarrerak 20 euro balio du eta aitzinetik izena behar da Arranon bertan. Gaur bukatuko da izena emateko epea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun