Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturtean ikasitakoa erakusten jarraitzen dute. Abenduan hasi ziren musika entzunaldiekin, eta aste honetan izango dituzte neguko azkenak. Bihar haizezko instrumentuan txanda izanen da, zehazki klarineteko saxofoiko, txirulako eta tronboiko ikasleek emanen dute entzunaldia. Ortzegunean, aldiz, gitarrako ikasleek. Bi entzunaldiak 18:00etan izanen dira Berako Kultur Etxean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.