Berako EH Bilduk bilera irekia deitu du, «agintaldian orain arte egindakoa errepasatu eta ondorengo urte eta erdian ditugun erronkei buruz solastatzeko». Gainera, zinegotzi berri bat aukeratu behar dute. Udal taldeak adierazi duenez, «helburua jendea elkartu eta lasai ederrean solastatzea da». Beratar guziei irekita egonen den hausnarketa saioa izanen da, hortaz, jendartea bertaratzera animatu dute, otsailaren 24an 19:00etan Beralandetan.