Lesakako eta Lizarrako trial pilotuen topaketa eginen dute otsailaren 12an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 11a, 13:00

Larunbatean 16:30ean Harriondoko atarian eginen dute eta erakustaldian edonork parte hartzeko aukera ere emanen dute

Lesaka eta Lizarrako trial pilotuen topaketa eta erakustaldia eginen dute Lesakako Harriondoa kultur etxeko kanpoko aldean otsailaren 12an, larunbatean, 16:30ean. Trialeko bizikletak izanen dira probatu nahi duenarentzat, haur, gazte nahiz heldu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun