Berako Musika Eskolak astelehenean emandako kontzertua iruditan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 10a, 13:00

Otsailaren 7an kontzertu gustagarria eskaini zuten Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek Berako Kultur Etxean. 

Hasteko Maitia nun zira kanta herrikoia interpretatu zuen Jimmiy O'Learyk pianoan. Ondotik, O. Rieding konpositorearen Kontzertua Sol maiorrean interpretatu zuen Aizpea Tapiak ikasleak biolinean, Mari Jose Bergara irakaslea lagun zuela. Musika eskolako taldeen txanda iritsi zen ondotik. Dragon Dances interpretatu zuen piano eta biolin taldeek, Nafarrotik mundura eta I say a little prayer trikitixa taldeak, Ardoaren dantza txistu taldeak, Nothing else matters gitarra taldeak eta Amaiur helduen taldeak. 

Bukatzeko, Bell carol rock abestia jo zuten eskola talde instrumentalak eta perkusio taldeak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun