Bertako ekoizleen merkatua eginen dute otsailaren 12an Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 10a, 10:00

Hilabetero bezala, hileko bigarren larunbatean azoka eginen dute Beralandetan 10:30etik 13:30era. Eguraldi ona eginez gero kanpoan izanen da, txarra egiten badu, berriz, barnean. Bertako ekoizleekin egoteko eta produktuak ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek, eta bertzeak bertze, gasna, eztia, ukenduak eta arroltzeak izanen dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun