Joan den ilbeltzaren 29an Biltoki Elkarteko batzar orokorra egin zen eta bertze gai batzuren artean, urtero bezala junta berritzea egin zen. Azkeneko urtean egondakoen artean Jose Luis Sirera Alvarez (lehendakaria), Xabat Matxikote Sein (idazkaria), Iñigo Migelena Matxikote (diruzaina) eta Korpus Txoperena Matxikote, Aitor Txoperena Eugi eta Imanol Retegi Etxeberria bokalek beraien kargua utzi zuten. Sartutakoak berriz Anjel Urtxegi Telletxea (lehendakaria), Amaia Goienetxe Iturbide (diruzaina), Sarai Etxarte Sunsundegi (idazkaria) eta Ander Gonzalez Almandoz, Igor Antxordoki Mutuberria eta Miguel Jabier Hita Etxeberria bokal bezala.