Igantzin ere Arbolaren Eguna ospatuko dute otsailaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 9a, 14:00
Frain inguruan eginen dituzte landaketak Igantziko eskolako ikasleek.

Ortzegun goizean Frainera joanen dira eskolako ikasleak, irakasleak eta animatzen diren gurasoak

Urtero bezala Arbolaren Eguna ospatuko dute Igantziko eskolan. Aurten otsailaren 10ean, ortzegun goizean dute hitzordua eta nahi eta ahal duten gurasoei ere gonbidapena egin diete.

Eskolatik ikasleak ortzegunean 10:00etan abiatuko dira, Haur Hezkuntzakoak kotxez eta gainerakoak oinez. Guraso Elkarteak hamaiketakoa eramanen du eta lanean hasi baino lehen hartuko dute. Gero lanean hasi eta bukaeran eskolara bueltatu eta beti bezala, 14:00etan bukatuko dute. Eraman beharreko materiala aitzurra eta mendian ibiltzeko oinetako egokiak izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun