«Lan kooperatiboan jardunda gauza aunitz lortzen ahal dira. Horren erakusgarri, Berako Udalaren eta Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren laguntzarekin eta koordinazioarekin eraiki dugu estalpe eder hau har genezake», nabarmendu dute Toki Ona Institututik. Era berean, eskerrak eman dizkiote bai Nafarroako Gobernuari, eta baita Berako Udalari ere «ametsa zen proiektua gauzatzeagatik».
Estalpeak Toki Onari emanen dio zerbitzua bere eskola-ordutegian, eta udalak komenigarritzat jotzen duen ordutegian berriz Berako herriak erabiliko du. Bertzeak bertze aisialdirako, kirola egiteko, merkatuak edota bertzelako ekintzak egiteko erabiltzea aurreikusten dute.