Bortzirietako Guztiok Taldea, irabazirik gabeko elkartea da. Behar bereziak edota une jakin batean behar berezi bat duten Bortzirietako umeen beharrak asetzeko asmoz sortutako elkartea. Beren helburua, zonaldean ez dauden terapia eta osasun arloko gaiak asetzea da, beti ere, hirietata maiz ez joan behar izateko. Abestiarekin batera, lagundu nahi duen orori bazkide egiteko gonbidapena luzatu diote. Bazkidetza egiteko esketa honetan jaso daiteke informazio gehiago.
Guztiok elkartearena ez da Bizipozak antolatutako ekimenaren barrenean kaleratutako abesti bakarra. Bertze hamar kantu ere sortu dituzte, denek Bizipozaren 12 elkarteen eguneroko errealitateak, aldarrikapenak eta transmititzen dituzten baloreak ezagutaraztea dute helburu. Abesti eta bideoklip guztiak disko eta DVD batean bildu dituzte. Horrez gain, liburuxka batean bildu dituzte elkarte bakoitzaren deskribapena eta aurkezpen testua ere.