Arbolaren Eguna ospatuko dute datozen bi larunbatetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 9a, 10:00
Bi larunbatez arbolak landatzera joanen dira Gardelkobagoetara.

Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna ospatzeko asmoa du aurten ere Beti Gazte elkarteak. Lesakako udalaren, Arcelor Mittal lantegiaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntza du ekitaldi hau antolatzeko.

Otsailaren 12an eta 19an egitekoak dira landaketa-lanak Gardelkobagoeta inguruan, segurtasun arauak beteta, dena modu seguruan egin ahal izateko. Larunbat honetan 09:00etan izanen dute hitzordua plazan eta Gardelkobagoetako eremua garbitzera, piketeak sartzera eta zerrakurak egitera joanen dira. Otsailaren 19an ere 09:00etan abiatuko dira plazatik eta arbolak landatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun