Josu Txoperena bertsolari lesakarrak Abra Sarian kantatuko du otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 9a, 11:00

Josu Txoperena kantari ariko da ortziralean Abra Sariaren 21. edizioan.

Euskal Herriko bertsolari gazteei zuzendutako XXI. Abra Saria jokatuko da otsailaren 11n, ortziralean 19:00etan Algortako Azebarri kultur txokoan. Josu Txoperena lesakarra izanen da eskualdeko ordezkaria.

Josu Txoperenarekin batera, Maider Altunba (Arrigorriaga), Julene Iturbe (Azkoitia), Ekain Alegre (Altsasu), Oihan Diaz (Algorta) eta Unai Anda (Ametzaga) ariko dira kantari, Naroa Torralba gai-jartzailearen erranetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun