Hirugarren mailari zegokion gibelatutako partida jokatu zuen astearte arratsaldean Beti Gazte futbol talde nagusiak Leioan (Bizkaia). Esku hutsik bueltatu ziren lesakarrak, 4-0 galdu ondotik. Hamargarren minutua bete baino lehen jaso zuten lehen gola lesakarrek, baina halere lehen zati polita osatu zuten eta aukerak sortu zituzten. Garbiena, penalti bat, baina huts egin zuten. Atsedenaldira joatekotan zirela sartu zuen bigarrena Leioak eta bigarren zatian errazago nagusitu ziren bizkaitarrak, bi gol gehiago eginez. Larunbat honetan Mastegin jokatuko du Beti Gaztek, Larrabetzuko (Bizkaia) Uritarra taldearen kontra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.