Lesakako inauterietako egitaraua zehazteko lanean segitzen dute udalak eta herriko kultur eragileek. Beti ere momentuko osasun egoeraren arabera eta neurriak betez egiteko asmoa azaldu du udalak. Egitarauaren berri zehatzagoa aitzinerago agertuko badugu ere, dagoeneko inauteriak iragarriko dituen kartela zein izanen den erabakia da. Lehiaketara aurkeztutako bederatzi lanekin erakusketa egin zen liburutegian eta Izaro Iparragirre Irigoienen Zakumairu izan zen boto gehien bildu zituena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!