Duela bi aste hirugarren mailako Beti Gazte futbol taldeak Leioan jokatu beharreko partida gibelatu behar izan zuten, talde bizkaitarrean izandako Covid positiboengatik. Orain, otsailaren 8an, astearte buruzurian jokatu beharko dute partida hori, 19:30ean.
Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera Leioara joateko aukera eman du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte adinez nagusi diren bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.