‘Basalagunak’ filma emanen dute otsailaren 6an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 4a, 15:00
'Basalagunak' filma eskainiko dute igande arratsaldean Harriondoan.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute igandean 17:00etan Harriondoan

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute urtarrilaren 16an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Basalagunak emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun